| PROTESIA |
|
Protesi mugikorrak: Galdutako hortzen ordezkapena egiteko balio digute protesi mugikorrek, benetan baliagarriak eta merkeak dira,baina ahal bada halako konponbideak ekidin beharrekoak dira, jarri eta kentzen ibiltzea ez baita gauza samurra. Protesi finkoak: Besteak beste: Koroa bakarra jartzea trinkotasuna aurkitzeko bidean, hortz bat edo gehiago ordezkatzeko zubia, zirkonio egiturak (erabat biobateragarriak) txertatutako horzdura ongi euts dezan, era egoki eta estetikoan. Orain ez asko (eta gaur oraindik ere!) dentistek urrea, aleazio metalikoak, erretxina, amalgamak, erabiltzen zituzten... Hala ere, denborarekin,material horiek izorratu eta herdoildu egiten ziren, eta gainera, metalpisutsuak askatzen zituzten gorputzean hainbat patologia eta alergia sortaraziz. Guk merkatuan dauden bitartekorik onenak erabiltzeko ardura dugu: Nobel Biocare Procera, Createch Medical,etabar... Geure materialak, berriz,titanioa, zirkonioa eta zeramika dira. Material berri horiekin ez dago arazorik, ez dute alergiarik sortzen, erabat bio bateragarriak baitira. Haatik, ordenagailuen laguntzarekin, doitasun eta irmotasun ezin hobeak lortu daitezke. Aipatutako konponbideek horzdura indartu eta ordezkatu dezakete, hala,hortz guztiak modu tinkoan mantendu ditezen, eta balio estetiko handiarekin, jakina.
|




Irribarreak armonia, nortasuna eta argia esan nahi du. 


Erauzketa, endodontzia, koroa, zubia, txertaketak, aparatu mugikorrak,etabar, bezalako konponbideak erabili aurretik, hortzak sendatzeko modu etateknika errazak nahiz erasokortasunik gabeak daudela ez da ahaztu behar.
Arkitektobatek eraikina eraiki aurretik lursail baten azpia aztertzen duen moduan, gukzure ahoaren diagnostiko zehatza egiten dizugu ezer proposatu baino lehen.
Gaixotasun horiek “piorrea” izenaz ezagutzen dira. Hortaz, egun, orain dela gutxi arte ezinezko izango zena egitea posible da, hau da, hortz guztiak salbatzea.
