| AHO-BIRGAIKUNTZA |
|
Arkitekto batek eraikina eraiki aurretik lursail baten azpia aztertzen duen moduan, guk zure ahoaren diagnostiko zehatza egiten dizugu ezer proposatu baino lehen. Aho baten birgaikuntza maisulan bat da, bitxigintzaren pareko jardun eskerga zein zorrotza delarik; ezinbestean pentsatu, hausnartu eta burutu beharreko teknika metodiko, zientifiko eta estetikoa, alegia. Lanak arrakasta izan dezan,esperientzia eta edertasunaren zentzua nahitaezkoak dira. Egoerarik zailenak eta desorekarik latzenak konpondu daitezke; ez zalantzarik izan honetaz: gaur egun, mirariak ez dira zerutik erortzen, lan serio eta profesional baten ondorioz baizik... Material onenen eta diagnostiko xehe baten laguntzaz, eta bidenabar, tratamendu eta zainketa paregabeei esker, zuk merezi duzun irribarrea berreskuratzeko gaude hemen.
|




Irribarreak armonia, nortasuna eta argia esan nahi du. 


Erauzketa, endodontzia, koroa, zubia, txertaketak, aparatu mugikorrak,etabar, bezalako konponbideak erabili aurretik, hortzak sendatzeko modu etateknika errazak nahiz erasokortasunik gabeak daudela ez da ahaztu behar.
Arkitektobatek eraikina eraiki aurretik lursail baten azpia aztertzen duen moduan, gukzure ahoaren diagnostiko zehatza egiten dizugu ezer proposatu baino lehen.
Gaixotasun horiek “piorrea” izenaz ezagutzen dira. Hortaz, egun, orain dela gutxi arte ezinezko izango zena egitea posible da, hau da, hortz guztiak salbatzea.
